Donibane Lohitzunetik 20 km-ra, Larrun trena-tik 10 km-ra, Sarako lezeak lurralde natural eta historiko aberats baten bihotzean daude, « les plus beaux villages de France » sailkatua den Sarako herrian.
Sarako lezeen bisita gidatuak ordu bat irauten du, ibilbide seguru batean. Gai desberdinak aipatuak dira : Geologia, Prehistoria, Mitologia eta Euskal Herriaren Jatorria.
Libreki bisitatzen diren parke megalitikoak eta museoak bisita gidatua osatzen dute.
NOLA EROSI SARRERAK?
► Kontsulta ezazu bisiten egutegia: aukeratu nahi duzun eguna, ordua eta leku kopurua, eta zure sarrerak erosi. Orduan, pertsona bakoitzeko txartel elektroniko bat jasoko duzu.
► Inprimatu zure e-txartela edo gorde zure telefonoan/tabletan.
► Bisitaren egunean: aurkeztu zaitez gure harrerara, bisita abiatu baino 20 minutu lehenago (idekitze tenoretan), zure e-txartelarekin.
JAKITEKOA / GOMENDIOAK:
ZERBITZUAK:
